Curriculum aberastea |
---|
Adimen gaitasun handiko haurrak |
MARTXOAREN 8A,
EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA
(argazkiak)
Martxoaren 8a ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditugu Hezkidetzatik, kartel lehiaketa, emakume esanguratsuen biografien lehiaketa, txapak egiteko tailerra, photocall oso fashion bat eta emakume zientzialariei zuzendutako txokoa. Lehen eta bigarren zikloko ikasleek ekintza guzti horietan parte hartu dute aste osoan zehar eta lehiaketen kasuan, irabazleak ere izan ditugu!
Gelaka antolatutako kartel lehiaketan hauek izan dira:
Lehenengo zikloko sarituak : 2.A, 1.Deta 2.C.
Bigarren ziklokoak berriz, honako hauek: 4.C, 3.A eta 3.F.
Saria hamaiketako goxo bat izango da eta Aste Santuko oporren ondoren eskainiko diegu jolasgarai batean (eguraldiak
laguntzen badu). Apirilak 14an 3. saria irabazi dutenei, apirilaren 15ean 2,saria irabazi dutenei eta 16an irabazleei. Bestalde, emakume esanguratsuen biografiei buruzko galdetegien artean ere hiru irabazle ditugu, zozketa baten bidez aukeratuak: Ilune Apalategi (1.C), Alaine Aguerralde (2. D) eta Lur Yarzabal (4.A). Saria 30 euroko bono bat izango da, Elkarren gastatzeko.
Horretaz gain, ikastetxean zehar emakumeen hainbat kartel eta irudi jarri dugu, gustatzen zaizkigun emakumeen adierazle, hau da, edozein motatakoak baina beti aske eta adoretsuak!
IKAS2DEAK: EÑAUT AIARTZAGUENA
