4A, 4C eta 4Dko ikasleak, eTwinningeko proiektu batean lanean aritu dira bigarren ebaluaketan itsasoaren kudeaketa, ezagutza eta zaintzaren inguruan beste eskola batzuekin batera (Azores Irlak, Portugal, Italia eta Turkiatik). "Explorer Classroom" izeneko jardueran parte hartzeko aukera izan genuen. National Geographic-ek antolatzen dituen online klaseak dira, esploratzaile batekin zuzenean 'egon' ahal izateko. Gehienak ingelesez dira baina batzuk gazteleraz ere egiten hasi dira. Irakaslea (Rakel Arraiza) zoomen bidezko bideo konferentzian sartu zen eskolako ordezkari bezala, eta ikasleek youtube-eko kalnal batetik jarraitu zuten zuzeneko galderak eginez kanaleko txataren bidez (inor ez zen zoomen sartzera ausartu). Bideoa youtuben zintzilikatuta dago, eta edozein ikaslek ikusteko interesgarria izan daitekeela uste dut. Esploratzailea Catalina Velasco da, Txileko itsas-biologoa, beste hainbat lan eta sariren artean National Geographic-eko beka lortu zuen, eta gaur egun patagoniako kelp basoak ikertzen ditu. Interesgarria, eta etxetik atera ezinean gauden momentu hauetan leku desberdinak bisitatzeko modu bat da. Itsasoak babesteko beharraren inguruan konzientzia hartzeko ere oso aproposa.