ORKESTRA LAB

Bat-bateko instrumentu esperimentalen orkestra

3.DBHko ikasleek sormena, lankidetza, inklusioa, garapen jasangarria eta genero berdintasuna lantzen jarduera berezia eduki dute.
Jardueraren deskribapena:
     Hondakin batzuk ekarri dituzte geletara eta hauek “hakeatu” eta berrerabiliko dira elektronikaren laguntzarekin instrumentuak esperimentalak sortzeko. Instrumentu hauen sonoritatea ikertu eta esploratu dute, bere instrumentuen potentzial guztia aprobetxatzeko.
     Azkenik, gelan sortutako instrumentuekin konposizio bat egin eta pieza musikal bat jo dute orkestra moduan tailerrari amaiera emateko.

 

MUNDUA PITZATUTA DAGO

   Abenduaren 11an Lehenengo DBH-ko ikasleak Mundua pitzatuta dago antzezlana ikustera joan ginen Donostiako alde zaharreko Santa Teresa komentura. Antzezlana ikasleei irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin egin zuten hiru aktore paregabek; Miren Arrieta, Sara Cozar eta Asier Hernández-ek.
 
   Harkaitz Cano-k idatziriko "Mundua pitzatuta dago" liburuan oinarrituta mundu mailan ezagunak diren liburu egileei buruzko bidaia zirraragarria eskeini ziguten ordubete iraun zuen emanaldian.
 

 

GOT TALENT

San Tomas egunean Txingudin ospatu zen GOT TALENT txapelketako irabazlea, 1.DBHko IRATI RAMOS izan zen.

ZORIONAK, IRATI!

 

 

3F-KO IKASLEEN IRTEERA DONOSTIARA

  Txingudi BHI-ko 3. DBH-ko ikasle batzuk aurreko asteazkenean, abenduak 13an, Donostiara txangoa egin genuen. Bertan Mikel    Laboaren erakusketaz gozatu genuen Okendo Kultur-Etxean. Ondoren, paseo bat emanez, Tabakalerara joan ginen.     
 
   Eguraldia euritsua izan bazen ere, primeran pasa genuen eta oso momentu politak partekatu genituen. Aupa 3F! 
 

 

EUSKAL PRODUKTUEN TONBOLA

     Abenduaren 1ean, Euskararen Eguna ospatzeko, Euskal Produktuen Tonbola antolatu zuten Euskara Batzordeko ikasleek. 

      Ikastetxeko ikasle eta irakasle guztiak gonbidatuak izan ziren parte hartzera eta egin zutenekin egin genuen jolasa.

       Oso ideia polita izan zen eta han geundenok eramandako produktuez gain, Guraso Elkartean saski bat eskaini zuen tonbolarako.

        Ea laster beste bat ospatzen dugun! Mila esker parte hartu zenuten guztiei!

 

 

ATALERREKA

Abenduaren 18an DBH-ko lehen mailako ikasleek Atalerreka araztegia bisitatu dute. 

 

Han, Txingudi badiako hondakin urak itsasora isuri baino lehen nola arazten diren ikusi dute. 

 

Txangoak bi helburu nagusi izan ditu. Bata, erabilitako uraren arazketa prozesu konplexua ezagutu ondoren, hau ahal den heinean garbi mantentzen saiatzea, besteak beste, komunetik eta arraskatik zaborra botatzea ekidinez. Eta bestetik, uraren kontsumo arduratsua sustatzea.

 

EMAKUMEAK OHOLTZARA

   Aste honetan 4.mailako ikasleekin Sara Zozaya eta La Basu musikariak izan dira.

      Sarak eta La Basuk bere esperientziatik, formakuntzatik eta sormenetik abiatuta, 90 minutuko saio dinamiko eta parte-hartzaileak eskaini dituzte, zuzeneko emanaldi batekin batera.