“BIOELEMENTUEN DOMINOA”

Aurten ehun eta berrogeita hamar urte betetzen dira Dimitri I. Mendeleiev
errusiar zientzialariak Elementu Kimikoen Taula Periodikoaren proposamena osatu
zuela. Hori dela eta, 2019 urtea Taula Periodikoaren Nazioarteko Urtea da. Hori
ospatzeko ekimen asko antolatu dira munduan zehar. Ospakizunen harira, Euskal
Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateak eta Gipuzkoako Berritzeguneek,
elkarlanean, proiektu-lehiaketa (STEAM) proposatu zuten, unibertsitateaz kanpoko
ikasleentzat. Alde batetik, Taula Periodikoaren eta, bestetik, Kimikak Garapen
Jasangarrian duen funtsezko paperaren garrantziaz ohartzeko, besteak beste,
osasunari, energiari eta elikadurari lotutako erronka globalei irtenbideak emateko
orduan. 
Txingudiko 4. mailako ikasle talde batek partehartu du eta bi ikasgaietan aurrera
eraman dute: Aplikatutako Zientziak eta Teknologian.
Honetan oinarritu dira lana aurrera eramateko: Gaur eguneko gazteek
bideojokoetara soilik jokatzen dira eta hain garrantzitsuak diren mahai jokoak guztiz
baztertuak dituzte. Horregatik, mundu  mailan hain ezaguna den domino jokoa gazte
askok ezagutzen ez dutenez domino bat egin eta jokatzen ikasi dute.
Donostian, azaroan ospatu zen Zientzia Astean proiektua erakusteko aukera eman
ziguten eta Kimika fakultatean, abenduaren 4ean, aurkeztu genuen proiektua.