1996-97 ikasturtean Erkide Autonomoko beste 23 ikastetxerekin batera Hizkuntza Normalkuntzako saiakuntza bideratu zen Txingudi Ikastolan. Gaur egun 370 ikastetxe inguru gara Hizkuntza Normalkuntzarako ULIBARRI Programaren partaide. Normalkuntza Plangintzaren helburu orokorra honako hau da: ikastolaren eguneroko bizitzan euskararen erabilera hedatzea ikastolako gune guztietan ( ikasgelan, autobusetan, jangelan, pasabideetan, eskola orduz kanpoko jardueretan eta jolastokietan) eta Hezkuntza komunitatea osatzen dugun partaide guztiengan eragin (ikasleak, irakasleak, gurasoak, langile ez irakasleak). Horrela, urtero e ikasturte bukaeran plangintzaren balorazioa egiten dugu eta horren arabera plana berridatzi.
Gure ikastetxean Euskararen Normalkuntza Plangintza aurrera daraman batzordearen helburua ikasleen artean euskara biziaraztea da, gehien bat, ahozko euskara, hau da, euskararen erabilerea bultzatzea. Eta proiketuaren barruan egin ditugun ekintzak hauek dira: Xiberoa tailerra, bertso saioa, Donazaharreko txangoa, Bizkaiko ikastetxe batekin ikasle trukaketa, eskutitz trukaketak, Lezo, Leioa eta Urretxuko institutoetako ikasleekin, Zarautzera eta Sobronera txangoak, iparraldeko eskola batekin txango eta harremana Bidarraiko aterpean...