Txingudi BHIk jangela zerbitzua du, Eusko Jaurlaritzak diruz lagundua. Jangela zerbitzua Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat da. Zerbitzu honen kudeaketa zuzenean egiten da ikastolatik , Lehen Hezkuntzari dagokio eta arduradun bat dago horretarako. Hiru txandatan ematen zaie jaten ikasleei. Janaria Eusko Jaurlaritzako homologazioa duen catering enpresa batek egina ekartzen du. Jaten emateko nahiz jan ondorengo zaintza ziurtatzeko begiraleak izaten dira.