M8 - KARTEL LEHIAKETA

Aurten azken urte hauetan bezala martxoaren 8 ari begira kartel lehiaketa antolatu dugu.

Sari banaketa horrela geratu zaigu:

1.      Saria 2.C gelako ikasleek irabazi dute.

2.      Saria 3.E hainbat ikaslek irabazi dute.

3.      Saria 1.B gelako  ikasleek irabazi dute.

Saria Udaberriko oporretatik bueltan jasoko dute, eta hamaiketako osasungarri bat izango da.

Horretaz gain, kartel irabazleak inprentara bidaliko ditugu eta betirako Txingudin geratuko dira.

Mila-mila esker parte hartu duzuen guztioi!!!

Txingudi BHIko Hezkidetza taldea

 

IDAZLEAK IKASTETXEAN

Martxoaren 15ean Joseba Sarrionandiaren hitzaldia izan genuen Txingudin.

3. DBHko hainbat ikaslek, "Munduari bira eman zion ontzia" liburua irakurri dondoren, beraien galderak egin zizkioten idazleari eta hauek erantzuteaz gain bere bizipenei buruz ere hitz egin zuen.