MARTXOAK 8: IV KARTEL LEHIAKETA

 

1. SARIA

 

2. SARIA

 

3. SARIA

 

 

SAN TELMO PIRRATARUM GAZTELUA

    Aurreko ostiralean Txingudi BHI-ko 4.mailako F taldea San Telmo Pirratarum gaztelua ezagutzera joan ginen. Esperientzia berri izan zen oso!!!  Gure gida Ramonek bikain azaldu zigun Gazteluko istorioa. Gainera, oso gustUra egon ginen itsasoaren ertzean dagoen gotorleku txiki honetan sentitu daitekeen lasaitasunez eta bista ederrez gozatzen.
     Oso gomendagarria! ANIMATU!
 
 

VOYAGE POITIERS -

FUTUROSCOPE - BORDEAUX

     Martxoaren 15etik 17ra DBH2 Frantsesa tailerreko ikasleak eta 2 irakasle Poitiers, Futuroscope eta Bordelen egon gara.

     Asteazkenean, Poitiersen bazkaldu, paseo bat eman eta ginkana bat egin genuen. Arratsaldean Futuroscopera abiatu ginan.

    Osteguna Futuroscope parkean igaro genuen eta ostiralean Bordele ezagutu genuen.

     Esperientzia polita izan da denontzat, oso ondo pasatu dugu eta frantsesa praktikatu dugu.

ARGAZKIAK

 

SALTO SYSTEMS

     Oiartzungo Lanbarren poligonoan kokatua dagoen Salto Systems E.M. enpresara bixitan joan ginen DBH4ko ekonomiako ikasleekin. 
   Bai ikasle eta bai irakasleak txundituta atera ginen enpresako instalakuntza eta enpresak urte gutxian izan duen bilakaerarekin Gauzak ongi egin direnaren seinale. 
   Enpresako jabeetako baten eskutik enpresaren nondik norako guztien berri izan genuen.        Amaieran gainera, errealeko bufandak oparitu zizkiguten guztioi.
   Eskerrik asko Salto Systems enpresari eta bereziki Gonzalori emandako azalpen guztiengatik.
 
 
 

 

MARTXOAK 8

     Marxoak 8, Emakumeen Nazioarteko eguan BHI Txingudi eskolan ospatu genuen beste behin ere. Giro ezinhobean, eskolako sarreran hainbat ekintza desberdin burutu ziren: kartel lehiaketa, txapak egiteko txokoa, komiki feminista chill out-a... Ez zen eguzkia, musika ezta aldarrikapen mezurik faltatu ere. Egun polita bizitu genuen ?? 

ARGAZKI GEHIAGO

 

ETA HALA EZ BAZAN?

EMAKUME ZIENTZIALARIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

     Emakume zientzialarien nazioarteko egunaren ospakizuna dela eta DBH4. mailako laborategi tekniketako ikasleak TECNALIA-k Miramonen dituen laborategiak ezagutzera joan ginen.

   Bi laborategi ezagutzeko aukera izan genuen: Batetik materialei dagokiona eta bestetik robotikari dagokiona, emakumezko ikertzaileen azalpenen laguntzarekin beti ere. Mila esker!

 

2. MAILAKO IKASLEAK PAGOETAN

 

    Pagoetako parke naturalean kokatutako Agorregi burdinolara egin dugu bisita 2. DBH-ko ikasleekin. Bisita teknologia mintegiak antolatua da eta makina sinpleak zuzenean lanean ikusteko aukera eman duen burdinola bisitatu dugu. Aldi berean, burdinolek Euskal Herrian izandako garapenaren berri izateko aukera izan dugu Pagoetako parketxeko monitoreei esker.

 

IRUNGO KALE IZENDEGIA ERALDATUZ

 

Irungo kale izendegian 2 emakume izen bakarrik agertzen zirela ondorioztatu zuen Irungo Bilgune Feministak 2009.urtean abiatutako ikerketa batek.

Datu hori aintzat hartuta, Parean elkarteak, Mertxe Tranche historialariarekin batera, udal artxibotik Irungo hainbat emakume esanguratsuren izenak bildu zituen. Egun 8 kalek dute emakume izena.  

Txingudi BHIn, egitasmo honi gure aletxoa gehitu nahi izan diogu, eta herriko iruditegi kolektiboari izen gehiago txertatu dizkiogu. Hona hemen proiektu honen inguruan sortu dugun web-orria.

BAGA, BIGA, HIGA

 
  4.DBHko ikasleek LH 4ko ikasleei beren proiektuak aurkezteko aukera izan dute azken egunotan,  Euskara arloan landutako proiektu batetik abiatuta, transmisioa ardatz zuten tailerra zein emanaldia eskaini zituzten pasa den astean.
 
  Oso lan politak atera dira; adierazi digutenaren arabera, LHko txikiek ederki pasa zuten ikastetxeko zaharrenekin. Nabari da gero eta gutxiago falta zaiela Txingudin egin duten ibilbidea bukatzeko, eta agur itxura ere hartu zuen hein batean. 
 

 

EREMUKA LANEAN

  Urtarrilaren 20an, Eremuka lanean sarearen barruan, Txingudiko Berrikuntza Arduradunok Sant Pere de Ribes-en (Bartzelona) dagoen Montgròs ikastetxea ezagutzeko aukera izan genuen. Bigarren Hezkuntzako ikastetxe honetan eremuka egiten dute lan, eta 15 urteko eskarmentuaren ondoren, irakaskuntza gabiltzan hainbat profesionalekin partekatu zuten beren esperientzia. Benetan aberasgarria izan zen han jaso genuen guztia. Mila esker bertako ikasle, irakasle eta zuzendaritzako kideei eman zizkiguten azalpen guztiengatik.

 

   

ASUN CASASOLA 4. MAILAKO IKASLEEKIN

     Urtero bezala, aurten ere Asun Casasola izan dugu Txingudin bere bizipenak DBH 4. mailako ikasle eta irakasleekin partekatzen.

     Beste behin gure eskerrik beroenak Asuni. Zorte on eta datorren urtera arte.

 

SAN TOMAS EGUNA HH-N

   

  Pasa den abenduaren 22an, HHn gabonetako emanaldia ospatzen zela eta, DBH 4ko hainbat ikasle txistorra pintxoak saltzera bertaratu ginen ikasbidairako dirua lortzeko. Eskerrak eman nahi dizkiogu Txingudi Ikastolako guraso elakarteari txistorra pintxoak erosteagatik.

Maitane Zuazua, Irene Urrutxurtu, Izei Santamaria, Janire Padilla eta Amaiur Miguel.

 

GYNKANA HONDARRIBIN

     

  2022ri agur esateko, Txingudi DBH-ko ikaslegoak Hondarribiko kaleetan zehar gynkana batean parte hartu zuen. Taldeka "EZETZ AURKITU" 12 misio aurkitu behar zituzten eta bertan selfie bana atera. Oso dibertigarria izan zen. 

ZORIONAK 5. TALDEARI! :)

 

SAN TOMAS 2022 TXINGUDI BHI-N

     
 
   San Tomas ekintzaz beteriko eguna izan genuen Txingudin: pala txapelketa, bideo-jokoak, zinema edo "got talent" bezalako ekintzekin egun ederra igaro genuen. 
 
     Goiza ohiko klaseekin hasi bagenuen ere, 10:30ean 4. mailako ikasle talde batek ikasle guztientzat txistorra-pintxoak banatu zituen. Ondoren, ekintzak hasi ziren eta azpimarratu behar da ikasleen parte hartzea handia izan zela. 
 
     Milesker irakasle eta ikasle talde guztiari hau guztia aurrera eramaten laguntzeagatik. 

 

MIKRA

 

1. MAILAKO IKASLEAK GUADALUPERA

     Joan den abenduaren 7an, 1. mailako sei taldeek, urtero bezala, txangoa egin zuten Guadalupera.

 

IHES GELA

 

 

FICAB

     Txingudi BHI-ko 4.DBH-ko Latina eta Aniztasuna ikasleak ostiralean, azaroaren 18an ñ, Amaia KZra joan ginen bertan antolatzen den FICAB zinemaldira, hau da, Bidasoako Nazionarteko Zinamaldi Arkeologikoan parte hartzeko. Bertan Alicia Satué-ren ikasleak "Ludus Talorum" filma eta Txingudiko irakasle ohia Gorka Alijostesen laburra ikusi genituen.

     Oso giro atseginaz eta dibertigarriaz gozatu genuen eta Ondarroako eta Errendetiako ikasleekin batera. Errepikatzeko esperientzia dudarik gabe!

 

 

AZAROAK 25

 
     Aurreko ostiralean, azaroak 25ean, BHI Txingudiko lagunak beste hainbat lekuetan bezala, emakumeen kontratako indarkeriaren aurka aldarrikapena egin genuen eskolako sarreran" Emakumeok ez gara konkistagune" leloarekin. 
 
     Ikasleek girotu zuten momentu berezi hau musikaren armoniaz eta hitzen indarrez, bertan manifestu eta ekintza desberdinetan parte hartuz. 
 
     Mila esker parte hartu zuten guztioi eta borrokan etengabe aritzen garen emakumeoi. Elkarri babesa emanez, elkarri lagunduz jarraituko dugu. EZTA BAT GEHIAGO ERE!

OIASSO MUSEOA

Txingudi BHI-ko 4. mailako ikasle batzuk aurreko ostegunean Oiasso Museora eta Ama Xantalen ermitara bisitan joan ginen. Bertan, Erromatarren eragina Irunen zein izan den ikasteaz gain, Erdi Aroan Xantal Oiassoko hilerria zela ere jabetu ginen. Oso abentura arkeologiko polita izan zen! 
 

 

GURASO BILERA 2022-2023

Urriaren 10ean, 18:00etan: 1. eta 2. DBHko bilerak.

Urriaren 17an, 18:00etan: 3. eta 4. DBHko bilerak.

 

 

HEDATZE IKASTAROEN ESKAINTZA

2022-2023 HEDATZE PROIEKTUA

(ON-LINE IZENA EMATEKO ESTEKA)

ZALANTZETARAKO: hedatze@txingudibhi.net

PALADAZ PALADA ARRAUNEAN!

Azken egunetako beroari aurre eginez 3. DBH-ko ikasleek ikasturteari amaiera freskoa
eman diote! Hondarribiko arraun elkartearekin elkarlanean arrauneko hastapen ikastaroa
egin dute eta noski uretan freskatzeko aukera ere izan dute!

 

 

EA, EA, EA, TXINGUDIKO KRISTALAK PODIUM GAINEAN

4. mailako "Laborategi Teknikak" ikasgaiko ikasleek UPV/EHUk antolatutako "Kristalizazio Lehiaketa" batean parte hartu dute beste 31 ikastetxeekin batera eta 6. gelditu dira (podiumean 6 ikastetxe sartzen ziren eta diploma/detaile emango digute). Gabonetatik ekainera Fisika-Kimikako laborategian substantzia ezberdinekin kristalak egiten egon gara eta azkenean bideo bat egin behar zuten ikasleek.

             

 

BOLEIBOLA

2021-22 ikasturtean, aurreko urteko burutazio baten harira Txingudiko lehen Bolei Taldea sortu dugu. Entrenamenduak gogotsu hasi eta are eta gogotsuago jarraituz, leihatzen ere ibili gara, gustura eta ongi! Entrenamendu eta partidoetan oso oso gustura aritu gara, egunero ikasiz, praktikatuz eta disfrutatuz! Hain gustura, ezen gure burua edozein unetan boleian aritzeko tarteak hartzen ikusi baitugu!
Milesker entrenatzaileari, Laurari, irakatsi digun guztiagatik eta baita 3. eta 4. DBHko kirol irakasleei ere, eta bereziki Haitzoli, taldea sortzea lortzeagatik!

Guk izandako esperientzia aurrerantzean beste batzuek bizitzeko aukera izatea espero dugu!

Txingudi Bolei Taldeko kideak, 

2021-22 ikasturtea

 

 

BIZIKLETAN HONDARTZARA!

Garrantzitsua da gauzei amaiera on bat ematea eta 4. DBH-n inoiz baino zentzu gehiago hartzen du horrek. Proposamena amaitu berri dugun bizikleta unitate didaktikotik eta bizi dugun hilabete bero honetatik etorri da. Zegatik ez azken egunean hondartzara joan? Eta zergatik ez bizikletaz? 

 

Itsaso gosez eta boleibolean jolasteko denbora nahi zutenak bidegorritik joan dira zuzen-zuzen Hondarribira. Beste batzuk, mendiz joatea erabaki dugu. Inor gogoz geratu bada, hona hemen ibilbide zoragarri bat uda honetarako!

 

https://www.relive.cc/view/vXvL2LnJ476