IHES GELA

 

 

 

FICAB

     Txingudi BHI-ko 4.DBH-ko Latina eta Aniztasuna ikasleak ostiralean, azaroaren 18an ñ, Amaia KZra joan ginen bertan antolatzen den FICAB zinemaldira, hau da, Bidasoako Nazionarteko Zinamaldi Arkeologikoan parte hartzeko. Bertan Alicia Satué-ren ikasleak "Ludus Talorum" filma eta Txingudiko irakasle ohia Gorka Alijostesen laburra ikusi genituen.

     Oso giro atseginaz eta dibertigarriaz gozatu genuen eta Ondarroako eta Errendetiako ikasleekin batera. Errepikatzeko esperientzia dudarik gabe!

 

 

AZAROAK 25

 
     Aurreko ostiralean, azaroak 25ean, BHI Txingudiko lagunak beste hainbat lekuetan bezala, emakumeen kontratako indarkeriaren aurka aldarrikapena egin genuen eskolako sarreran" Emakumeok ez gara konkistagune" leloarekin. 
 
     Ikasleek girotu zuten momentu berezi hau musikaren armoniaz eta hitzen indarrez, bertan manifestu eta ekintza desberdinetan parte hartuz. 
 
     Mila esker parte hartu zuten guztioi eta borrokan etengabe aritzen garen emakumeoi. Elkarri babesa emanez, elkarri lagunduz jarraituko dugu. EZTA BAT GEHIAGO ERE!

OIASSO MUSEOA

Txingudi BHI-ko 4. mailako ikasle batzuk aurreko ostegunean Oiasso Museora eta Ama Xantalen ermitara bisitan joan ginen. Bertan, Erromatarren eragina Irunen zein izan den ikasteaz gain, Erdi Aroan Xantal Oiassoko hilerria zela ere jabetu ginen. Oso abentura arkeologiko polita izan zen! 
 

 

GURASO BILERA 2022-2023

Urriaren 10ean, 18:00etan: 1. eta 2. DBHko bilerak.

Urriaren 17an, 18:00etan: 3. eta 4. DBHko bilerak.

 

 

HEDATZE IKASTAROEN ESKAINTZA

2022-2023 HEDATZE PROIEKTUA

(ON-LINE IZENA EMATEKO ESTEKA)

ZALANTZETARAKO: hedatze@txingudibhi.net

PALADAZ PALADA ARRAUNEAN!

Azken egunetako beroari aurre eginez 3. DBH-ko ikasleek ikasturteari amaiera freskoa
eman diote! Hondarribiko arraun elkartearekin elkarlanean arrauneko hastapen ikastaroa
egin dute eta noski uretan freskatzeko aukera ere izan dute!

 

 

EA, EA, EA, TXINGUDIKO KRISTALAK PODIUM GAINEAN

4. mailako "Laborategi Teknikak" ikasgaiko ikasleek UPV/EHUk antolatutako "Kristalizazio Lehiaketa" batean parte hartu dute beste 31 ikastetxeekin batera eta 6. gelditu dira (podiumean 6 ikastetxe sartzen ziren eta diploma/detaile emango digute). Gabonetatik ekainera Fisika-Kimikako laborategian substantzia ezberdinekin kristalak egiten egon gara eta azkenean bideo bat egin behar zuten ikasleek.

             

 

BOLEIBOLA

2021-22 ikasturtean, aurreko urteko burutazio baten harira Txingudiko lehen Bolei Taldea sortu dugu. Entrenamenduak gogotsu hasi eta are eta gogotsuago jarraituz, leihatzen ere ibili gara, gustura eta ongi! Entrenamendu eta partidoetan oso oso gustura aritu gara, egunero ikasiz, praktikatuz eta disfrutatuz! Hain gustura, ezen gure burua edozein unetan boleian aritzeko tarteak hartzen ikusi baitugu!
Milesker entrenatzaileari, Laurari, irakatsi digun guztiagatik eta baita 3. eta 4. DBHko kirol irakasleei ere, eta bereziki Haitzoli, taldea sortzea lortzeagatik!

Guk izandako esperientzia aurrerantzean beste batzuek bizitzeko aukera izatea espero dugu!

Txingudi Bolei Taldeko kideak, 

2021-22 ikasturtea

 

 

BIZIKLETAN HONDARTZARA!

Garrantzitsua da gauzei amaiera on bat ematea eta 4. DBH-n inoiz baino zentzu gehiago hartzen du horrek. Proposamena amaitu berri dugun bizikleta unitate didaktikotik eta bizi dugun hilabete bero honetatik etorri da. Zegatik ez azken egunean hondartzara joan? Eta zergatik ez bizikletaz? 

 

Itsaso gosez eta boleibolean jolasteko denbora nahi zutenak bidegorritik joan dira zuzen-zuzen Hondarribira. Beste batzuk, mendiz joatea erabaki dugu. Inor gogoz geratu bada, hona hemen ibilbide zoragarri bat uda honetarako!

 

https://www.relive.cc/view/vXvL2LnJ476

 

FRANTSES TAILERREKO IKASLEAK PARISEN

 

 

MEMORIA HISTORIKOA SCAPE STREET BIDEZ.

(ARGAZKIAK)

Scape Room bat zer den jakingo duzue. Eta imajinatzen duzue hori Irun mailan? Eta Memoria Historikoarekin lotu dugula esaten badizuegu?
 
Txingudiko 4.DBHko ikasleak Irunen barrena Memoria Historikoa landuz Street Scape batean parte hartu dute. Zer izan zen gaur egungo Estadium Gal gerra zibilean? Eta Casinoak zer funtzio bete zuen? Nork eraiki zuen Santiagoko kanala?
 
Galdera horiei eta gehiagori erantzun eta hainbat arazo ebatzi behar izan dituzte ikasleek misio garrantzitsu bat burutzeko asmoz. Udaletxearekin lankidetzan, aukera hau baliatu dugu memoriaren berreskurapena esperientzia ludiko eta dibertigarri bat bilakatuz.
 
Eskerrik asko Udalari eta ekimenean parte hartu duten gainontzeko eragileei!.