1. MAILAKO IKASLEEN TXANGOA

     Joan den ostiralean, irailaren 15ean, 1. mailako bost taldek, ikasturteko lehenengo txangoa egin zuten. Ikastetxetik abiatu eta Guadalupera joan ziren. Ibilbide polita eta eguraldiaz gozatu ahal izan zuten.

 

4. MAILAKO IKASLEEI AGURRA

 

PARISEKO BIDAIA

  Maiatzaren 30etik ekainaren 1era, DBH3 frantsesa tailerreko ikasleak eta 2 irakasle Parisen egon gara.

 Asteartean, bazkaldu ondoren, Sacré Coeur basilika bisitatu eta Montmartre auzotik paseo bat eman genuen. Asteazkenean, Louvre museoa kanpotik bisitatu eta Beaubourg kreperian bazkaldu genuen. Beranduago, itsasontzi batean igo eta Sena ibaitik paseo bat eman genuen. Ondoren, Eiffel dorreko 2.pisura igo ginen eta argazkiak atera genituen. Bukatzeko, Eliseo zelaietatik paseo bat eman eta Parisko Garaipen Arkua ikusi genuen. Ostegunean, Notre Dame katedrala ikusi eta Luxenburgo lorategietatik buelta bat eman genuen.